Udalaren kudeaketa desegokiaren beste adibide bat

Zestoako Udaleko gobernu-taldeak ohar bat argitaratu zuen ekainaren 17an, Zestoako Alondero Udal Aretoan pertsona talde batentzat antolatu zuen hezkidetza-tailerrari buruz. Bada, ohar horri erantzunez, EAJ Zestoako udal-taldeak gure iritzia eman nahi du gai honen kudeaketaren inguruan.

Lehenik eta behin, uste dugu 2020ko irailean izandako gertaeran ez direla jarraitu beharrezko protokoloak eta kudeaketa desegokia izan dela.

Antzeko kasuetarako protokolo bat jarraitu beharra dago eta ez da bete. Udal agintariak distantzia batez jokatu behar dugula eta teknikari eta profesionalei lan egiten utzi behar diegula uste dugu.

Bigarrenik, gobernu taldeak esan du gaia “diskrezioz eta intimitate osoz” landu dutela, eta jakina denez, ez da horrela izan. 

Azkenik, argi utzi nahi dugu ez dugula bat egiten gobernu-taldeak egin duen kudeaketarekin gai honen inguruan.

Zestoako EAJ-PNV




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide