Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Udala webguneko “obrak” atala eguneratzen hasi da. Orain dela lau urte utzi zen informazio kanal hori elikatzea eta Nerea Odriozola udaleko komunikazio arduradunak azaldu digunez, berreskuratzea erabaki dute. “Egin beharreko gardentasun ariketa iruditzen zaigu. Garrantzitsua da herritarrek jakitea udaleko baliabideak zertan erabiltzen diren, eta interesgarria da lan bakoitzak daukan kostu erreala jakitea ere.”