Albisteak

Udaleko enplegu eta orientazio zerbitzua martxan izango da asteartetik aurrera

Iraurgi Berritzen eskualdeko garapen agentziak Udaleko bulegoan eskaintzen duen enplegu eta orientazio zerbitzua martxan izango da berriro ere bihartik aurrera. Ohiko ordutegian egongo da zabalik, goizeko 09:15etik 11:45era, Udaletxeko beheko solairuan. Zerbitzurako hitzordua aldez aurretik hartu beharko da eta bulegora sartzeko maskara jantzi eta segurtasun distantziak errespetatu beharko dira.

Bestalde, Udaletxeko ateak datorren ekainaren 22ra arte itxita jarraituko dutela jakinarazi du Udalak. Zerbitzu guztiak martxan daudela gogorarazi dute. Udaleko langileak herritarrei arreta ematen ari zaizkie telematikoki.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide