Albisteak
Lurraldebus ohiko zerbitzuak eskaintzen hasi da eguneko lineatan
— 2020-06-16Lurraldebusek bere ohiko zerbitzuak berreskuratu ditu aste honetan eguneko lineetan. Gaueko lineak eta Bilboko aireportura iristen direnak, bertan behera geldituko dira abisu berri bat eman arte.
Garraio publikoa erabiltzeko higiene eta segurtasun neurriak betetzea ezinbestekoa da. Autobusera igo ahal izateko maskara jantzita edukitzea derrigorrezkoa da, bidaia ezin da esku dirutan ordaindu eta erabiltzaileek atzeko atea erabili behar dute.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide