Albisteak

[TTAK] Margherita Bracco ‘Amarauna’ saioko ‘Sabel Travel’ atalean gonbidatua izan da

Zestoan bizi den Margherita Bracco italiarra elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko Amarauna saioko Sabel Travel atalean, bere bi alabekin batera. Firentzeko zaporeak eraman ditu estudiora: cantucciak, Toskanako gaileta tipikoak.

Sabelaren bitartez bidaiatzera gonbidatzen dituzte entzuleak atal horretan. Horretarako, Euskal Herrian bizi diren atzerritarrak gonbidatzen dituzte, haien jatorriko jakiekin batera.

Saio osoa entzun ahal izateko esteka honakoa da: Margherita Bracco – “Amarauna saioko” “Savel Travel” atalean




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide