Albisteak

Udaleku ireki eta kirol udalekuetan izena emateko epea zabaldu dute

2018ko udako udaleku ireki eta kirol udalekuetan izena emateko aukera izango da gaurtik hasi eta maiatzaren 4a bitartean.

Udaleku irekiak (3-8 urte)

3-8 urtekoentzat (2010-2014 urteen artean jaiotakoak)

4 aste: ekainak 25-uztailak 30

3 aste: ekainak 25-uztailak 13

Ordutegia: 10:00-13:00

Auzoetan , gutxienez 8 haurreko taldea osatu beharko da udalekuak auzoan bertan izateko. Auzoetako haurren adina 12 urtera artekoa izan daiteke.

Prezioa: 3 aste (60€) – 4 aste (80€). Familia ugarietako haurrak 3 aste (45€) eta 4 aste (60€), eta bi gurasoak langabezian egoteaz gain, langabeziako subsidioaren edo gutxieneko diru-sarreren onuradun badira izen-ematea doakoa izango da.

Izen-emateak: maiatzaren 4a baino lehen, ikastetxean, udaletxean, gaztelekuan edo webgunean.

Ekarri beharreko agiriak:

  • Izen-emate orria beteta.
  • Osasun txartelaren kopia.
  • Ordainketa agiria.
  • Familia ugariek: familia liburuaren kopia.
  • Langabetuek: langabezia-txartelen kopiak eta diru-sarreren ziurtagiriak.

Ordainketa 2095 5033 1010 6015 5172 kontuan egin behar da honako kontzeptuarekin: UDALEKU+haurraren izen-abizenak. Informazio gehiago: gaztelekuan (688 684 029)

Kirol udalekuak (9 urtetik gora). 9 urtetik gorakoentzat (2009an ala aurretik jaiotakoak)

  • 4 aste: ekainak 25-uztailak 20
  • Ordutegia: 9:30-12:30
  • Prezioa: 80€.

Familia ugarietako haurrak (60€), eta bi gurasoak langabezian egoteaz gain, langabeziako subsidioaren edo gutxieneko diru-sarreren onuradun badira izen-ematea doakoa izango da. Izen-emateak: maiatzaren 4a baino lehen, ikastetxean, udaletxean, kiroldegian edo webgunean.

Ekarri beharreko agiriak:

  • Izen-emate orria beteta.
  • Osasun txartelaren kopia.
  • Ordainketa agiria.
  • Familia ugariek: familia liburuaren kopia.
  • Langabetuek: langabezia-txartelen kopiak eta diru-sarreren ziurtagiriak.

Ordainketa 2095 5033 1010 6015 5172 kontuan egin behar da honako kontzeptuarekin: UDAKIROL+haurraren izen-abizenak.

Informazio gehiago: kiroldegian (943 147 942)

Informazio guztia http://zestoagazte.zestoa.eus/eu/udalekuak helbidean duzue.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide