Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Udaleku irekietan HH2, HH3, HH4, HH5 eta 1.zikloko haurrek (2-8 urte) eman ahal izango dute izena. Kirol udalekuetan, berriz, 2. eta 3. zikloko haurrek (9-12 urte) eta uda gazte programan, DBHko gaztetxoek (13-16 urte). Hiru udalekuetan bi txanda izango dira: ekainaren 23tik uztailaren 4ra eta uztailaren 7tik 18ra. Hala nahi duenak bi txandatan izena emateko aukera ere izango du.
Izen-emateak
Udalekuetako izen-ematea presentzialki edo online egin daiteke. Aurrez aurre egin nahi dutenek, izen-ematea honako egun eta lekuetan egin ahal izango dute:
– Gaztelekuan: martxoaren 21, 22, 27, 28 eta 29an.
– Kiroldegian: martxoaren 31n eta apirilaren 1, 2, 3 eta 4an.
Online egin nahi dutenek, aldiz, Udalaren webgunean dute horretarako aukera.
Informazio gehiago: