Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aurtengo udalekuetan izena emateko epea zabaldu du Udalak. Azken urteetan bezala, udaleku ireki, kirol udaleku eta uda gazte programan parte hartzeko aukera izango da. Izen ematea online izango da eta apirilaren 00era arte egongo da zabalik.
Udaleku irekietan hiru eta zortzi urte bitarteko haurrek eman ahal izango dute izena. Udaleku horiek ekainaren 28tik uztailaren 16ra izango dira, astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 13:00era bitartean. Kirol udalekuak, berriz, bederatzi eta hamaika urtekoei zuzenduta daude eta udaleku irekien data eta ordutegi bera izango dute. Uda gazte programa, hamabi eta hamasei urteko gazteentzat izango da, ekainaren 28tik uztailaren 9ra.
Informazio gehiago hemen.