Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatutako Udaleku Itxien izen ematea zabaldu dute. Gaztelekuan edo www.gipuzkoangazte.eus/udalekuak orrialdean eman daiteke izena martxoaren 24a bitartean. Zazpi eta hamahiru urte bitarteko haurrei zuzendutako deialdia da eta Zuhatza, Zarautz, Barria, Lapurreketa, Gorliz edota La Arboleda bezalako lekuetan aisiako jarduera hezitzaileez gozatzeko aukera paregabea dute.
Hautaketa zozketa bidez egingo da. Apirilaren 8 eta 9an erreklamazioak egin ahal izateko, zozketarako onartutakoen izenak argitaratuko dituzte eta plaza lortu dutenek behin betiko izena ematea apirilaren 15etik 22ra egin beharko dute.
Informazio gehiago 688 684 029 telefono zenbakian.