Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Udalekuetan haurren izena emateko eta begirale edo koordinatzaile moduan lan egiteko izen emateko epeak irekita daude apirilaren 22a arte. Lan-poltsan izena emateko oinarriak eta eskabide-orria udaletxean, gaztelekuan, kiroldegian edo www.zestogazte.zestoa.eus webgunean eskuratu daitezke.
Zestoako Udalak honako lan-poltsa hauek zabaldu ditu:
Lan-poltsan izena eman ahal izateko ezinbestekoa izango da:
Eskabideak apirilaren 22a baino lehen aurkeztu behar dira udaletxean. Ordutegia, 8:00etatik 14:00etara. Aurkeztu beharreko dokumentazioa ondokoa izango da:
Lan-poltsaren oinarriak eta eskabide-orria udaletxean, gaztelekuan, kiroldegian nahiz Udalaren www.zestogazte.zestoa.eus web-orrialdean eskuratu ahal izango dira.
HAURREN IZEN-EMATEAK
Udaleku irekiak (3-8 urte)
3-8 urtekoentzat (2008-2012 urteen artean jaiotakoak
4 aste: ekainak 27-uztailak 22
3 aste: ekainak 27-uztailak 15
Ordutegia: 10:00-13:00
Auzoetan , gutxienez 8 haurreko taldea osatu beharko da udalekuak auzoan bertan izateko. Auzoetako haurren adina 12 urtera artekoa izan daiteke.
Prezioa: 3 aste (60€) – 4 aste (80€). Familia ugarietako haurrek, eta bi gurasoak langabezian egoteaz gain, langabeziako subsidioaren edo gutxieneko diru-sarreren onuradun badira: 3 aste (50€) – 4 aste (65€).
Izen-emateak: apirilaren 22a baino lehen, ikastetxean, udaletxean, gaztelekuan edo webgunean.
Ekarri beharreko agiriak:
Ordainketa 2095 5033 1010 6015 5172 kontuan egin behar da honako kontzeptuarekin: UDALEKU+haurraren izen-abizenak. Informazio gehiago: gaztelekuan (688 684 029)
Kirol udalekuak (9 urtetik gora). 9 urtetik gorakoentzat (2007an ala aurretik jaiotakoak)
Familia ugarietako haurrek, eta bi gurasoak langabezian egoteaz gain, langabeziako subsidioaren edo gutxieneko diru-sarreren onuradun badira: 65€. Izen-emateak: apirilaren 22a baino lehen, ikastetxean, udaletxean, kiroldegian edo webgunean.
Ekarri beharreko agiriak:
Ordainketa 2095 5033 1010 6015 5172 kontuan egin behar da honako kontzeptuarekin: UDAKIROL+haurraren izen-abizenak.
Informazio gehiago: kiroldegian (943 147 942) Informazio guztia http://zestoagazte.zestoa.eus/eu/udalekuak helbidean duzue.