Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.


Argazkia: Euskadiko Futbol Federakundea
UEFA Regions Cup edo UEFA Lurraldeetako Kopa jokatzeko deialdian sartu da Jon Sorazu Euskal Selekzioarekin. Egun hirugarren mailan ari da lehiatzen aurrelaria, Azpeitiko Lagun Onak taldearekin, eta Euskadi ordezkatzen aritu da txapelketa honen lehenengo fasean.
Gaur jokatu dute lehen partida, Balear Uharteen aurka, Ciudad Realeko Manuel Delgado Meco futbol zelaian. Euskal Selekzioak garaipena lortu du 0-2 eta Sorazuk asistentzia eman du.