Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Larunbatean Bainuetxean UEMAk bigarren batzar nagusia egingo da. Hori baliatuta, bi kide berri onartuko ditu Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak: Gabiria (Gipuzkoa) eta Igorre (Bizkaia). Hauek gehituta, 245.000 biztanleko eremu euskalduna osatuko dute Uemako kide diren 84 herrien artean. Agintaldi honen hasieran, 72 udal ziren mankomunitateko kide. Azken bi urteotan, berriz, 11 herri gehiagok erabaki dute Ueman sartzea: Dimak, Eak, Ziortza-Bolibarrek, Legorretak, Areatzak, Larrabetzuk, Ataunek, Mendarok, Errezilek eta larunbat honetatik aurrera kide izango diren Gabiriak eta Igorrek. Urola Kostan, 11 herrietatik bederatzi dira udal elkarteko kide: Aizarnazabal, Azpeitia, Beizama, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaia.
IRUZKINDU