Ukrainara bidaltzeko material bilketa martxan da herrian

Ukraina-Euskadi Gizarte-Kultura eta Garapenerako Lankidetza Elkartearen deialdiarekin bat eginez, Zestoan ere material bilketa egingo da.

Zestoako bilketa puntuak honakoak izango dira:

  • Dendak: UNIDE, Elortza, Miantxa eta Botika
  • Zestoa Herri Ikastetxea
  • Zestoako Udalak utzitako lokala (arropak… bilduko dira bertan)

Arropak eta bestelako materiala Udalak utzitako lokalean bilduko dira (haurtzaindegi ondoko lokala, Zubimusu kalean) honako ordutegian:

  • Osteguna eta ostirala: 18:00 – 20:00
  • Larunbata: 11:00 – 13:00

Azkenik bilduko den materiala honakoa izango da:

Premiazko gauzak:

  • Higiene-produktuak, pixoihalak eta haurrentzako beharrezkoak diren edozein produktu

Garbiketa produktuak:

Xaboiak, bizarra moztekoak, hortzetako pasta eta eskuilak, pixoihalak, konpresak, toallita bustiak…

Hotzari aurre egiteko:

  • Barruko arropa termikoa, neguko arropa, eskularruak, galtzerdi termikoak…
  • Lo-zakuak, gorputz-berogailuak (adibidez Decathlonen saltzen dituztenak)
  • Botila termikoak, kanpin labeak, metxeroak, pospoloak…
  • Elektrizitate-sorgailuak (generadoreak), kandelak, linternak, pilak..

Elikadura:

  • Papilak (kristalezko ontzian ez), esne-hautsa, esnerik gabeko txokolatea, fruitu lehorrak, latak (babarrunak, albondigak…), gailetak, kafea, barratxo energetikoak eta iraungitzen ez den edozein janari

Material osagarriak:

  • Irratiak GSM, Walkie Talkie (Motorola DB4800 Hytera)

Kartoizko kaxak

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide