Albisteak

Umeen danborradako karroza egiteko lehiaketa martxan jarri du Udalak

Maiatzaren 3ko umeen danborradako karroza egiteko lehiaketa martxan jarri du Udalak bigarren urtez. Otsailaren 21a baino lehen, 1:10 eskalako maketa bat ideiatu eta diseinatu beharko dute parte hartu nahi dutenek. 18 urtetik gora gorako pertsonek, banaka edo taldean hartu ahal izango dute parte.  Parte hartzaile bakoitzak lan bat baino gehiago aurkeztuko aukera izango du. Lan sarituak 3.000 euroko diru-laguntza jasoko du (karroza egiteko materiala eta bestelakoak barne).Irabazleak, karroza ideiatu eta diseinatzeaz gain, karroza inguruan behar dituen pertsonaiak bilatu eta haien jantzi eta abarrez arduratu beharko du. Danborrada egunean, berriz, karrozaren segurtasunerako behar diren pertsonak lotu beharko ditu, besteak beste.Epaimahaia, Zestoako Udaleko Gazteria, Kirol eta Jai Batzordeak osatuko du. Beharrezkoa balitz, pertsona gehiagok ere hartu ahal izango dute parte epai-mahaian, aholkulari gisa. Lanak baloratzeko orduan, originaltasuna, zuzentasuna, freskotasuna eta gaiarekiko lotura baloratuko dira. Hala ere, epaimahaiak beste irizpide batzuk kontutan hartu ahalko ditu. Lehiaketaren baldintza zehatzak Zestoako Udal bulegoetan edo kultura@zestoa.eus helbidean eskuratu ahal izango dira.

Xehetasun gehiago hemen.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide