Umeen eguneko bazkarirako txartelak salgai jarriko dira datozen egunetan
Danbolin— 2017-08-24Irailaren 10ean, igandea, ospatuko da Zestoako Amabirjin jaietako Umeen Eguna. Bazkaria Laranjadi inguruan edo Kiroldegiko aterpean izango da 14:00etan. Jatekoari dagokionez, bi aukera izango dira aurten:
- Antolatzaileek jarritako menua jatea: Makarroiak, albondigak eta ijito besoa. Txartelak: HH 5 euro, LH 9 euro eta DBH/Helduak 11 euro.
- Norberak ekarritako bazkaria jatea. Doako tiketa hartu beharko da derrigorrez, tokia gorde ahal izateko.
Bazkarirako txartelak honako egun hauetan eskuratu ahal izango dira Udaletxe azpian:
- Irailak 1, ostirala: 19:00 – 21:00
- Irailak 2, larunbata: 12:00 – 14:00 / 19:00 – 21:00
- Irailak 3, igandea: 12:00 – 14:00
IRUZKINDU