Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aurten irailaren 10ean izango da umeen eguna. Egun horretan haur eta gurasoentzat bazkaria izango da udaletxe azpian. Asteburu honetan salduko dituzte guraso elkarteko kideek bazkaritarako txartelak. Hamabi urte arteko umeen txartelak 6 euro balioko du eta helduenak 14 euro.
Txartelak erosteko aukera ondorengo egun eta orduetan izango da:
Irailak 1, ostirala: arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.
Irailak 2, larunbata: 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.
Irailak 3, igandea: eguerdiko 12:00etatik-14:00etara.