Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Umeen ibilaldi neurtua izango da igandean Orion, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Mendi Federakundeak antolatuta. Bi ibilbide egongo dira, luzea (10km) eta motza (8km).
Ibilaldi neurtua LH-1etik gorako umeentzat izango da eta izen ematea Zestoako Herri Eskolan izango da. Agiro Mendi Taldeak antolatuta irteera goizeko 8:30ean izango daGurutzean. Izena emateko azken eguna martxoaren 8a izango da.
Ibilaldia hirutik bosterako taldetxoka edo patruilaka izango da eta talde bakoitzak bere txartela izango du, ibilbidean zehar izango diren kontrol guneetan txartela erakutsi beharko dute-eta.