Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo arratsean Barre Klubak irribarrez bete zuen Zestoa frontoiko aterpea lehenengo eta Jubilatuen elkartea gero. Koba ekimenak antolatutako hitzorduak 50 lagunetik gora bildu zituen, eta afari goxo batekin hasi zen gaua.
Ondoren, ikuskizuna Jubilatuen elkartean jarraitu zen, aretoa goraino beteta. Komedia klubetan ohi den moduan, taldeka jarritako mahaietan eseri ziren ikusleak eta tabernari zerbitzua ere izan zuten eskura. Giro horretan, bakarrizketak eta bertsoak tartekatuz joan zen saioa, publikoaren irribarrea une oro piztuta mantenduz.
Ana Goitia izan zen aurrena oholtzan, zestoarren inguruko txiste zorrotzekin hasiera indartsua emanez. Ondoren, Nerea Ibarzabal eta Andoni EgaƱa aritu ziren, bertso saioa umorez gidatuz eta ikusleekin konektatzeko gaitasun handia erakutsiz. Guztien artean, gau berezi eta dibertigarria osatu zuten, barre algarak protagonista izan zirela.

