Albisteak

Urbia mendira irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak

Urbira mendi irteera antolatu du Agirok datorren iganderako, ekainak 2. Goizeko 09:00etan izango da irteera gurutzetik. Arantzazura kotxeetan joango dira eta handik oinez Urbira. Egun berean jokatuko da Zegama-Aizkorri mendi maratoia eta irteeran parte hartzen dutenek lasterketa ikusteko aukera izango dute. Urbira joan nahi dutenek ekainaren 1eko eguerdira arte izango dute izena emateko aukera, gimnasioan.

Ikusi joan den urteko irteerako argazkiak hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide