Albisteak

Urepeleko eta Zestoako ekoizleak ezagutzeko topaketa egingo da uztailaren 17an

Datorren asteazkenean, uztailak 17, Zestoan Urepeleko eta Zestoako ekoizleak elkar ezagutzeko topaketa bat egingo da. Ekitaldi honek hainbat proiektu ezagutu eta eskualdeko tokiko ekoizpenari buruz ikasteko aukera paregabea eskainiko du.

Topaketaren egitaraua 10:00etan hasiko da Amilibia baserrian eta 19:00etan amaituko da. Amillubi, Sakona-Komuntzo, Ertxiñeko, Ekain eta Azpeitiko Elikadura Zentroa dira parte-hartuko duten proiektuak. Egunean zehar, bertaratzen direnek gertutik ezagutu ahal izango dute proiektu horietako bakoitza eta hobeto ulertu ahal izango dituzte bertako ekoizleek erabiltzen dituzten teknikak eta prozesuak.

Jardunaldiak Ekain sagardotegian bazkaria izango du, eta bertan bertako produktuez gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Izen-ematearen kostua 20 €-koa da, bazkaria barne. Plazak mugatuak direnez, interesatuei lehenbailehen izena ematea gomendatzen zaie. Izena emateko, mezu elektroniko bat bidali behar da komunikazioa@zestoa.eus helbidera, uztailaren 12a baino lehen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide