Langabetuez gain, langileak ere aukera izango dute konpetentzien prestakuntzarako.
Ikastaro hauek sektore eta eragile desberdinek antolatu dituzte, guztien helburua eskualdean lan munduratzeko beharrezkoa den kapazitazioa eskeintzea delarik. Horretarako kontutan izan dira, enpresek dituzten perfilen beharrak eta eskualdean dugun langabetuen perfila. Gaur egun, langabetuen %72ak derrigorrezko ikasketa maila izanik, beharrezkotzat jotzen da eskualdeko langabetuengan prestakuntzarako kontzientziazioa eragile guztien aldetik eta lan munduratzeko ikastaro eskaintza indartzea.
Eskualdeko sektore industrialak, gaur egun dagoeneko, eta datozen hiru urteetan, makina erraminta arloko Lanbide Heziketa edo zertifikatu profesionalak dituzten 200 pertsona baino gehiago kontratatzeko beharra izango du. Lehen sektoreko harakineko industria eta merkatarien aldetik ere, langile kualifikatuak kontratatzeko beharra jaso da.
Sektore desberdinek pertsona kualifikatuak kontratatzeko dituzten behar hauei erantzuteko, antolatu dira ondorengo taulan laburbildu ditugun ikastaro teknikoak. Hauetaz gain, badira IKT eta bestelako ikastaroen eskaintza www.urolanprest.eus web orrian ikus daitezkeenak, eskualdean gaur egun indarrean dauden lan eskeintzekin batera.
Urolanprest web orria, Urola Erdiko enplegua, orientazioa eta lan prestakuntzarako eragileen eskaintza eta informazio bateratua jasotzeko erreferentziazko topagunea da. Web orriaz haratago eragile hauen artean Urolanprest elkarlan topagunea osatu da eskualdean enplegua eta prestakuntzaren sustapenerako ekintza berriak garatzeko elkarlanean. Bertan partehartzen duten eragileak dira, Iraurgi Berritzen, Cepa, Bozi, Azkoitiko eta Azpeitiko Gazte Bulegoa, Lanbide, Sartu Zabaltzen, Urola Lanbide Heziketa, Katealegaia, KZ, Gureak, Urolalde, eta Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Aizarnazabal eta Beizamako Udalak.
Pasa den urtarrilak 24ean ospaturiko bileran, aurkeztu zituzten eragile guztiek eskualdean izango den prestakuntza eskaintza eta jasotzen ari diren lan eskaintzak sektore desberdinetatik.
Aurrera begira hartu ziren konpromisoak besteak beste, langabetuen prestakuntzarako kontzientziazioa, sektore desberdinetan kontratazio konpromisoko ikastaroak antolatzea, eta langabetuen orientazio programak ikastaro hauekin bateratzea izan zen.