Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak, ikasturtean zehar hainbat elikagai bilketa egiten ditu Zestoa, Azpeitia eta Azkoitian. Atzo hasi ziren Zestoan oinarrizko produktuen bilketa egiten, Gesalaga kalean.
Gaur, ostirala, bilketa goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara egingo dute. Larunbatean, berriz, goizeko 10:00etatik 13:00etara izango dira elikagaiak jasotzen.
Boluntario moduan lagundu nahi izanez gero, mezua bidali 688 76 90 47 telefono zenbakira.