Albisteak

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak elikagai bilketa egingo du datorren astean

Ikasturtean zehar hainbat elikagai jasoketa egiten ditu Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak Zestoa, Azpeitia eta Azkoitian. Datorren astean egingo dute Zestoako bilketa. Gesalaga kalean egongo dira ostegunean arratsaldeko 17:00etatik 20:00, ostiralean goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatean, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide