Albisteak

Urola Ikastolaren 50. urtea ospatzeko “ikasle ohien eguna” antolatu dute

Urola Ikastolak 50 urte bete ditu. Hori dela eta, aurtengo ikasturtean hainbat ekintza ari dira egiten ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko. Ospakizun horien barruan “Ikasle ohien eguna” ospatuko da Azpeitin apirilaren 9an.

Ikasle ohien egunerako bi ekimen antolatu dituzte. Ikasle ohien bazkaria eta kontzertua. Ikasle ohien bazkaria Kiruri jatetxean izango da, apirilaren 9an 14:30ean hasita. Bazkarirako txartelak 25 euroko prezioa du, txartelak Zestoako Txoko Txiki kafetegian eskuratu daitezke.

Eguna borobiltzeko Jotakie, Direccion Obligatoria, Jo! eta Lin Ton Taun taldeen kontzertuak izango dira Azpeitiko San Agustin Kulturgunean. Kontzerturako txartelak kulturgunean bertan edo kulturgunearen webgunean ere erosi daitezke.

IKASLE EGUNA 12




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide