Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak Urola Kostako odol emaileak omendu zituen atzo goizean Loiolan. Guztira, 139 lagunei egin zitzaien aitortza. Lau sari mota banatu zituzten: zilarrezko domina (25 ateraldi egiteagatik), urrezko domina (40-50 ateraldi egiteagatik), Emaile Bikainaren Saria (60-75 ateraldi egiteagatik) eta azkenik, 100 ateraldi egin dituztenei ere oroigarriak banatu zitzaizkien. Omenduen artean, hiru zestoar eta beste hiru arroar izan ziren.
Argazkia: Urola Kostako Hitza