Urola Kostako odol emaileak omenduko dituzte igandean Loiolan
Danbolin— 2018-10-23
Urtero legez, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak Urola Kostako emaileak omenduko ditu datorren igandean. Omenduen artean hainbat zestoar izango dira. Eguerdiko 12:00etan meza egingo dute basilikan. Ondoren, diploma eta intsignia banaketaren txanda izango da. Azkenik, goizari amaiera borobila emateko, lagunarteko bazkaria egingo dute Kiruri jatetxean. Hurrengo odol ematea azaroaren 30an egingo da Zestoan.
Honako hauek dira ekitaldian errekonozimendua jasoko duten zestoarrak:
25 emanaldi:
- Conchi Aldalur
- Milgros Aristi
- Martzelo Azpeitia
- Elias Lizarburu
- Iñaki Odriozola
50 emanaldi:
- Miguel Aizpurua
- Jose Ramon Uria
- Jose Francisco Urteaga
75 emanaldi:
- Jose Manuel Errasti
- Jesus Mª Elosua