Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Urriaren 16an, Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak Urola Kostako odol emaileak omendu zituzten Loiolan. Hiru sari mota banatu zituzten: zilarrezko domina (25 ateraldi egiteagatik), urrezko domina (40-50 ateraldi egiteagatik) eta Emaile Bikainaren Saria (60-75 ateraldi egiteagatik).
Omenduen artean, herritarrak ere izan ziren. Zilarrezko domina jaso zuten Adiel Zabalak, Pedro Aizpuruak eta Angel Artetxek. Urrezkoa, berriz, Aitziber Gorrotxategik.
Argazkia: Urola Kostako Hitza