Albisteak

‘Urolanprest.eus’: Urola Erdiko enplegu eskaintza bilduko duen webgunea martxan jarri da

Urola Erdiko enplegua, orientazioa eta lan prestakuntzarako eragileen eskaintza eta informazio bateratua eta eguneratua jasotzeko erreferentziazko topagunea izatea du helburu Urolanprest.eus webguneak. Proiektuaren eragileak eta bultzatzaileak Urola Erdiko zerbitzuetako eta formazio eta orientazio laboraleko eragileak dira, eskualdeko erakundeekin elkarlanean.

Hiru zutabe nagusi ditu webguneak: enplegua, orientazioa eta prestakuntza. Enpleguaren atalean eragile ezberdinen lan eskaintzei buruzko informazio bateratua eta eguneratua aurkituko daiteke (enpresen lan eskaintzak, beka/ praktikak, eta enplegu publikoa).

Langabezian dauden pertsonei eta enplegua hobetzea nahi duten pertsonei zuzendutako zerbitzu guztien informazioa aurkitu daiteke “orientazioa” atalean. Eta prestakuntza atalean eragile ezberdinek eskaintzen dituzten lanerako prestakuntza aukerak aurkitu daitezke: lana bilatzeko tailerrak, langabetuentzat prestakuntza eta langileen etengabeko prestakuntza.

Argazkia: Urola Kostako Hitza




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide