Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Datorren igandean, urtarrilaren 21ean, Urrezko Aizkolariak Txapelketa egingo da Iraetan. Santaines festen egitarauaren baitan, hainbat froga izango dituzte parte-hartzaileek euren erresistentzia fisikoa eta teknikoa probatzeko. Arratsaldeko 17:30ean izango da zita Txikito de Iraeta pilotalekuan.
2024ko Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketan, “Eusko Label Saria” kategoriakoa, Hodei Ezpeleta eta Jokin Urretabizkaia “Basozabal”, Julen Gabirondo eta Xabier Zalduaren aurka lehiatuko dira. Hauen lanak 20 enbor eta 6 zakera izango dira.
Errota Harri Jasotze Txapelketan, Gari Garmendia, Xabat Olaizola, Beñat Telleria eta Inhar Urruzuno arituko dira. Lehiaketa honetarako hautatutako harriak 107,2 kilogramo pisatzen du eta forma borobilekoa izango da.
Emakumezkoen kategorian, Banakako Harrijasotzaile Txapelketan Lierni Osak eta Maddi Gesalaga arituko dira aurrez aurre.
Azkenik Gazteen Banakako Aizkolari Txapelketan Kimetz Alzola, Kimetz Oinederra “Aittola”, Igoin Pikabea eta Jon Zaldua ikusiko ditugu aizkoran.