Iraetako Santa Ines jaien baitan, Urrezko Aizkolariak txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute datorren igandean Iraetan. Arratsaldeko 17:30ean izango da hitzordua, auzoko frontoian. Emakumeen Urrezko banakako aizkolari txapelketan, Maila Ariztegi Iturendarra eta Xanta Sousa lesakarra izango dira aurrez aurre. Bakoitzak, metro bateko hiru enbor moztu beharko ditu, ahalik eta denbora motzenean.
Gizonezkoen Urrezko binakako aizkolari txapelketan, aldiz, Iker Vicente eta Ruben Saralegi lehengusuak, joan den urteko txapeldunak, Ugaitz Mugertza II.a eta Iñaki Azurmendiren kontra arituko dira.
Iraetan ohitura den moduan, Errota harri jasotze txapelketa ere jokatuko dute egun berean. Xabier Peña iazko irabazlea. Imanol Albizu ‘Goiketxe’, Beñat telleria eta Inhar Urruzuno arituko dira txapela eskuratzeko norgehiagokan. Bakoitzak, hiru minutuko txanda izango du.