Albisteak

Urriaren 4an hasiko da Yoga ikastaroa Zestoan

Mertxe Urretaren yoga ikastaroa urriaren 4ean hasiko da. Astearte eta ostegunetan izango da ikastaroa, printzipioz 17:30etatik 19:00etara, Zestoako Kultur Etxean.

Mertxe Urretak 25 urteko esperientzia du. Haurrentzat, gazteentzat, helduentzat eta haurdun daudenentzat da egokia. Informazio gehiagorako deitu 657722841 telefonora.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide