Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Jende asko biltzen duten beste ekitaldi batzuetan egin ohi den modura, urriaren 6an Azpeitian ospatuko den Kilometroakera joateko Lurraldebusen zerbitzua indartuko duela jakinarazi du Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak.
UK01 (Azkoitia>Donostia), UK03 (Azkoitia>Zarautz), UK05 (Zestoa>Ermua) eta UK06 (Zumaia>Zumarraga) lineak indartuko ditu eta autobusek edukiera osatzen duten kasuetan beste ibilgailu batzuk egongo direla prest jakinarazi du.