Albisteak

Urriko agendaren berri eman du gaztelekuak

Udako etenaldiaren ostean, martxan da berriro ere gaztelekua. Hemen urrirako antolatu duten egitarau oparoa:

Urriak 6: gaztelekuko kurtso hasiera. Proposamenak jaso (3.zikloa)

Urriak 7-8: proposamenak jaso (DBH), gaztelekuan.

Urriak 7: ZIRKOTEKE haurrentzako zirku-ikuskizuna, Aizarnan. 17:30.

Urriak 13: jolas librea, gaztelekuan (3.zikloa).

Urriak 14-15: irteerako izen-emateak (DBH), gaztelekuan.

Urriak 18: “ni margolari” tailerra (2.zikloa). 16:45-17:45 edo 18:00-18:00. Aurrez izena eman behar da gaztelekuko whatsapp zenbakian (688 684 029).

Urriak 20 eta 27: gu sukaldari: pizzak, gaztelekuan (3.zikloa).

Urriak 21: bilarra, gaztelekuan (DBH).

Urriak 22: Irteera: “Txindokiko Itzala” (DBH). Irteera: 14:30, Gurutzean. Itzulera: 19:30 Gurutzean. Prezioa: 18€. DBE/RGI edo GLL/AES onuradunak edo kide guztiak langabezian dauden familiak: doan.

Urriak 25: “ni margolari” tailerra (1.zikloa). 16:45-17:45 edo 18:00-18:00. Aurrez izena eman behar da gaztelekuko whatsapp zenbakian (688 684 029).

Urriak 28: jolas librea, gaztelekuan (DBH).

Urriak 28: “Eskobien atzetik” kale-antzerkia, Arroabeko plazan. 17:30.

Urriak 29: musean trebatzen, gaztelekuan (DBH).

Haurrentzat jolasak, Barbantxo Aisialdi Taldearekin:

  • Urriak 7 eta 21: Arroabean.
  • Urriak 14 eta 28: Aizarnan eta Zestoako herrigunean.
  • Barbantxoren saioetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da gaztelekuko whatsapp zenbakian (688 684 029).



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide