Albisteak

Urtarrilaren 23an Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa izango da Iraetan


Xabier Zaldua eta Luis Txapartegik Hodei Ezpeleta eta Jokin Urretabizkaia Basozabalen aurka egingo dute aizkoran urtarrilaren 23an, arratsaldeko 17:30ean hasita Iraetako Txikito Pilotalekuan.

Jaialdiaren bigarren zatian Errota harriaren txanda izango da. Harri kuttuna dute Iraetan berau eta urtero legez Iraeta jatetxetik frontoira aterako dute 107,2 kiloko harri biribila. Mikel Lopetegi `Urra´ zarauztarra, Jagoba Otaegi aizarnarra, Beñat Telleria Lasartearra, Xabat Olaizola zarauztarra eta Paulo Azpiazu osintxuarra lehiatuko dira harri honekin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide