Albisteak

Urtarrilaren 29an egingo du Korrika batzordeak aurreneko bilera

Zestoako Korrika batzordeak hilaren 29an, asteartea, egingo du 21. Korrika prestatzeko lehen bilera. Zestoara apirilaren 12an iritsiko da euskararen aldeko lasterketa.
Datorren asteartean Kultur Etxean egingo da bilera, arratsaldeko 19:00etan. Zestoako AEKko kideek adierazi dutenez, bileraren helburua Korrikaren nondik norakoak azaltzea eta herrian egingo diren ekintzak prestatzen hastea da. Horretarako, bertaratzen direnek ekintzak proposatzeko aukera izango dute, eta herrian egin beharreko lanak zerrendatu eta banatuko dituzte.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide