Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Izen-ematea dohainik eta sariak guztientzat
San Silbestre lasterketan parte hartzea doakoa da. Txikienetatik hasi eta eskarmentu handiko korrikalarietaraino, denak daude kirol jardunaldi honetan parte hartzera gonbidatuta. Gainera, irabazleentzat ez ezik, parte-hartzaile guztientzat ere sariak egongo dira. Izen-ematea egunean bertan 16:00etatik 16:15era egongo da zabalik.
Adin guztietarako ibilbidea
San Silbestre lasterketaren ibilbidea adin guztietara egokitzen da. 10 urtera arteko umeek, 200 metroko ibilbidea izango dute, eta 10-15 urteko gazteek, berriz, 1000 metroko ibilbidea. 16 urtetik gorako parte-hartzaileek, 3.000 metroko ibilbidea osatu beharko dute.