Albisteak

Urteko lehen odol ateraldia izango da ostegunean

Zestoako Odol Emaileen elkarteak antolatuta, urteko lehen ateraldia izango da datorren ostegunean, hilak 26, arratsaldeko 16:00etatik 20:30era bitartean, Alonderon. Emaileek aurrez hitzordua hartu beharko dute 628 048 866 telefono zenbakian.

Antolatzaileak gustura daude joan den urteko ateraldi kopuruarekin: “Pasa den urteko zifrekin oso pozik gaude, jendea sentsibilizatzen ari da, eta hori poztekoa da, odola beti behar da”. Bestalde, herriko bi okindegiei eskerrak eman nahi izan dizkie, ateraldi guztietan ogia doan emateagatik.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide