Kobaz Koba Trail prestatzeko entrenamendu saioa antolatu dute hilaren 29rako
Danbolin— 2023-01-23Kobaz Koba Trail mendi lasterketan izena eman duten zestoarrent entrenamendu saioa antolatu dute Agirok eta Arazik urtarrilaren 29rako. Artzei (15km) ibilbidea egiteko aukera izango da oinez edo korrika. Doako saioa izango da, eta parte hartzeko aurrez izena eman behar da info@kobazkobatrail.com helbidean, urtarrilaren 25a baino lehen.
Formakuntza saioa goizeko 9:00etan hasiko da, eta Agiroko kideek ongi etorria egingo diete parte hartzaileei. Irteera gidatua 9:15ean hasiko da eta hiru orduko iraupena izango du. Entrenamenduaren ondoren, hamaiketakoa egingo dute.