Albisteak

Urtero legez, musika bandak herriko kaleak alaituko ditu festetan

Zestoako musika bandak herriko kale eta txokoak alaituko ditu aurtengo festetan ere. Azken asteetan gogor aritu dira entseatzen, eta bihartik hasita eta ostiralera bitartean, doinu alai eta bereziak eskainiko dituzte. Gaur kalejira egingo dute txupinazoaren ondoren, arratsaldeko 19:00ak inguruan.
Bihar, osteguna, Idiakaitz txistulari taldearekin batera diana joko dute goizeko 11:00etan, eta 13:15ean, Amabirjinetako kontzertu nagusia eskainiko dute udaletxe azpian. Arratsaldeko 17:30ean Amparito Roca pasodoblea joko dute Erdikalean lehenengo zekorketa iragartzeko, eta ondoren, pasodoble kontzertua eskainiko dute. Ostiralean ere Amparito Roca joko dute ordu berean, eta ondoren, pasodoble doinuak entzuteko aukera izango da.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide