Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Iraetako Amillubi proiektuak urteurrena izan zuen atzo. Musikak girotuta, auzolanean hasi zituzten ospakizunak eta eguerdian ekitaldia izan zen. Orain arteko ibilbideaz, aurrera begira ditugun erronkez eta erreleboaren garrantziaz aritu ziren, Lide Goenaga eta Julen Zulaika bertsolariek lagunduta. Jarraian, Amilibia baserriko aurreko jabeak maite zuen txokoan, berriztutako golde zaharraren inguruan, lora-baratza elikatu zuten denen artean.