Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Calixto Bieitok zuzendutako “Mendi -Mendiyan” opera ikustera joateko autobusa antolatu du Udalak. Jose Maria Usandizaga donostiar konposatzailearen obra eszenaratu du Beieitok. Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Bilboko Koral Elkartea arduratuko dira Usandizagaren musika jotzeaz, Erik Nielsen estatubatuarraren gidaritzapean.
Datorren ekainaren 29an izango da hitzordua, arratsaldeko 20:00etan hasita, Donostiako Kursaalean. Udalak antolatu duen autobusa 19:00etan irtengo da GI-631 errepideko geltokitik. Ikuskizunera autobusean joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute 943 147 123 telefonora deituta edo kultura@zestoa.eus helbidean.
Erosi ikuskizuneko sarrerak hemen.