Albisteak

‘Uzta gorria’ eleberria landuko du irakurle taldeak osteguneko saioan

Hileroko hitzordua du ostegun arratsaldean irakurle taldeak. Oraingoan, Dashiell Hammett-en Uzta Gorria eleberria izango dute hizpide. Xabier Olarra idazle eta itzultzaileak itzuli zuen liburua eta Igela argitaletxeak kaleratu zuen. Ohi bezala, Danele Sarriugarte idazle elgoibartarra arduratuko da saioa gidatzeaz.
Informazio gehiago irakurle taldearen blogean.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide