Albisteak

Uztailaren 15etik 21era ospatuko dituzte Karmenak Arroabean

Arroabeko Jai Batzordea buru-belarri eta ilusioz aritu da lanean, guztiok gozatzeko moduko jai-egitaraua eskaintzeko. Uztailaren 15etik 21 era izango dira 2024ko Karmen festak eta hainbat jarduera eta ekitaldi prestatu dituzte, auzokideen eta bisitarien gozamenerako.

Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie jaiak antolatzen laguntzen duten guztiei. Guztien laguntza ongi etorria dela diote. Era berean, guztiek parte hartzeko eta laguntzeko deia egiten dute, festak guztion artean guztiontzat izan daitezen. Bestalde, eskerrak eman nahi izan dizkie dirulaguntza eman duten enpresei, haien laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzatekeela nabarmenduz.

2024ko Karmenetako programa

Uztailak 15, astelehena:
18:00 Karroza DJ PATXek alaituta
20:30 KARMENTXUri ongietor
Ondoren, ANDONI OILOKIEGI
21:00 Herri Afaria
Jarraian, DJ PATX goizaldera arte

Uztailak 16, astartea; Karmen eguna:
12:00 Meza
13:00 ITXAROPENA dantza taldea
17:30 Herri Kirolak
Harri jasotzaileak:
Udane Ostolaza, Elene Ostolaza, Jokin Eizmendi eta Imanol Lartain.
Aizkoran:
Julen Alberdi Txikia eta Mikel LarraƱaga
Hizlaria: Joxe Angel Sarasola
19:00 Sagardo dastaketa eta
ETXEBERRIA AITA-SEMEAK giroa alaitzen

Uztailak 18, osteguna:
12:00 Jubilatuen meza
14:00 Jubilatuen bazkaria
Ondoren, TRIKITILARIAK dantza pixkat egiteko
18:00 Preso eta iheslarien aldeko pilota txapelketako azken partidak

Uztailak 19, ostirala:
11:00 Ume jolasak
12:30 Bota ura!
13:30 Umeen bazkaria
15:30 Puzgarriak, zirkua, aurpegi margoketa, eskulanak…
Jarraian, txokolatada eta apar festa
19:00 Zumaiako karro poteoa
21:00 Herri Afaria
23:00 Kontzertuak:
SKAREGGEKASKO GABEZIN eta DJ MIKERINOS

Uztailak 20, larunbata:
10:00 Paella lehiaketako prestaketa
14:00 Bazkaria
17:00 Bazkalondoa kantuz alaitua
19:00 TOCAN 2 LA POLLA
23:00 Kontzertuak:
SUKENA, TAPIA ETA LETURIA BAND, BAD SOUND SISTER

Uztailak 21, igandea:
10:00 Idiakaitz txistulariak
12:00 Umeen dantza emanaldia
13:00 Munduko platerak
17:00 Patata tortila lehiaketa
18:00 Buruhaundiak
19:00 IZER eta ALABIER
22:00 Bandera Jetxiera




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide