Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Narrondoko Sankristobalak bete betean, Arroabeko karmenak ate joka eta Arroagoian ere Santio Santanak bertan dituzte. Egitarau oparoa prestatu dute asteazkena, uztailaren 24tik, larunbata, uztailaren 27, arte.
Hemen 2024ko Santio Santanetako programa osoa:
24 asteazkena
Santio bezpera.
20:00 txupinazoa. Jarraian trikipoteoa. 21:00 herri afaria trikitiarekin alaituta.
23:30 erromeria Obaneuke taldearekin. Tartean dantza bikote lehiaketa.
03:00 Dj Patx.
25 osteguna
Santio Eguna.
11:00 tortila eta sagardo lehiaketa.
Tortilak 10:30erako aurkeztu behar dira.
12:00 Esku pilota partidak:
Naroa Gastiain-Uxue Egaña, Laia Gastiain-Naira Otañoren aurka.
Unai Lizarralde-Ioritz Agirre, Aiert Uria-Aritz Alonsoren aurka.
18:30 Herri Kirolak, Akulu eta Danel Olano bertsolariek alaiturik.
Aizkoran, Iñaki Azurmendi eta Aratz Mugerza harri jasotzen Elene eta Udane Ostolaza eta Imanol Royo “Artain”.
22:30 argazki proiekzioa.
23:00 Izer eta Alabier trikitilariekin dantzaldia.
26 ostirala
Santa Ana eguna.
11:00 Meza nagusia. Ondoren jubilatuentzako hamaiketakoa
eta Bingoa. 17:30 bakarrizketa Ion Martinez “Txiki”ren eskutik: “40 urte eta aldapan beheraniek”.
19:00 herritarren arteko kirolak.
23:00 erromeria Etxebarria aita-semeak taldearekin.
01:00 Dj Olber.
27 larunbata
11:00 Tolareko igoera.
12:00 Altxorraren bila.
14:00 Umeen bazkaria. 16:30 Ume jolasak. 17:30 apar festa. Jarraian, txokolatada.
23:00 Joselu Anaiak taldearekin erromeria. Tartean otarraren zozketa eta argazki lehiaketako irabazlearen jakinaraztea.
02:00 Dj Olber.