Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Arroabeko festa batzordeak “Txikitasunian haundi” lemapean kamiseta berriak atera ditu aurten. Atzo egin zen aurre-salmentatan egindako eskarien entrega eta gaur, uztailak 12, oraindik erosi ez dutenenentzako aukera egongo da. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara erosi ahal izango dira kamisetak Elkargune aurrean eta euria ari badu barruan. Asteartetik aurrera eta festek irauten duten bitartean, txosnan erosi ahalko dira. Helduen kamisetek 10 euro balio dute eta haurrenak 8.