Albisteak

Uztailaren 8tik 11ra ospatuko dituzte sankristobalak Narrondon

Uztailaren 8tik 10era sankristobalak ospatuko dituzte Narrondon. Suziriarekin lehertuko da festa auzoan ostiral arratsaldean, eta Gorka Aginagalderen A gusto! monologoarekin amaituko dituzte jaiak igandean. Hemen egitaraua:

Uztailak 8, ostirala

20:00 Suziriak jaiei hasiera emateko

22:00 Mus eta eskoba txapelketa

Mus txapelketa:

25€ bikoteko

Sariak: 1- Txapena + izen-ematearen %25 / 2- Izen-ematearen %35 / 3- Izen-emateren %15 / Auzoko lehenarentzat saria.

Eskoba txapelketa:

12€ bikoteko

Sariak: 1- Izen-ematearen %60 / 2- Izen-ematearen %40

Uztailak 9, larunbata

12:00 Tortilla patata lehiaketa. Osagarriak jai batzordeak jarriko ditu (patata, tipula, arrautzak, olioa, sua). Beharrezko tresnak norberak eraman beharko ditu. Ondoren tortillak bertan jango dira entsaladarekin.

15:30-18:30 Puzgarriak eta zezen mekanikoa.

17:00-17:30 Txokolatada

18:30 Lopeneren zezenak eta poniak.

20:30 Sardina jana doan (saiheskia eta edaria ordainduta). Jarraian Gauargi erromeria.

Uztailak 10, igandea

11:30 Asto proba Ibai Etxabe-Artabilla

13:30 Herri meza. Ondoren bazkari herrikoia Andoni Egaña eta Sustrai Colina bertsolariekin. Izen-ematea 648 828 298 telefonoan.

Menua 28€: Bertan prestatutako paella, bakailua tomate eta piperrekin, tarta, kafea eta izozkia.

Haurren menua 6€: Paella eta izozkia.

Ondoren Jagoba eta Maddalen trikitilariak.

20:00 A GUSTO! monologoa Gorka Aginagalderen eskutik.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide