Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Iraetako Tren topaketen bosgarren edizioa egingo dute datorren larunbatean Iraetan. Futbol zelaiaren ondoan dagoen tren zirkuitu ondoan bilduko dira Valentzia, Bartzelona, Zamora, Nafarroa, Bizkaia edota Gipuzkoatik etorritako trenak. Iraetako Trenak Elkarteak antolatu du egitasmoa, Zestoako Udalaren laguntzaz. Goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldeko 19:00ak bitartean egongo da trenez gozatzeko aukera. Bertaratzen direnek, trenetan ibiltzeko aukera izango dute euro baten truke.