Venezuela aurrera, interbentzio inperialistarik ez
— 2019-01-30“Zestuko Gazteen Asanbladak irmoki salatu nahi dugu kapital internazionalak, Amerikako Estatu Batuen gidaritzapean eta burgesia nazionalaren kolaborazioarekin, Venezuelako gobernuaren aurka eman nahi duen estatu kolpea. Baita komunikabide espainiarrak, Eitb barne, gauzatzen ari diren manipulazio onartezina ere.
Horrelako ekintzekin argi geratzen da kapitalak ez duela bere interesetatik aldentzen den politikarik onartuko. Burgesiaren giza eskubideak, demokrazia eta legalitatea beren jabetza eskubidea babestu eta legitimatzen dutena soilik direla, eta ez dutela zapalduen alde (bide demokratikoz eta erreformaz bada ere) zuzenduriko aldaketarik onartuko, ez baitute beren jabetza beste legitimitaterik ezagutzen.
Hau kontuan hartuta, besarkada internazionalista bat bidali nahi diogu Venezuelako herri langileari eraso inperialista berri honen aurrean, eta dei egiten dugu otsailak 1ean arratsaldeko 19:00etan Zestoako plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzera.
Venezuela aurrera!
ZGA
Egin zaitez bazkide