Albisteak

“Venezuela aurrera, interbentzio inperialistarik ez” lemapean kontzentrazioa egingo da datorren ostiralean

Txoko Feministak, Gazte Asanbladak eta Zestoako EH Bilduk,  “Venezuela aurrera, interbentzio inperialistarik ez” lemapean kontzentrazioa deitu dute datorren ostiralerako, otsailak 1. Arratsaldeko 19:00etan izango da hitzordua, plazan.

“Estatu Batuek bultzata egin den estatu kolpe saiakera hau gaitzesten dugu, Venezuelak bizi duen egoera zaila okerragotzen duelako” azaldu du EH Bilduk. Venezuelako etorkizuna erabakitzea soilik venezulerrei dagokiela esan dute, kanpo esku hartzeak ez direlako inondik inora zilegi. Guzti honen atzean Venezuleako lehengaiak eskuratzeko interesak daudela nabarmendu dute eta EEBBen esaneratara egongo den gobernu bat ezartzea dela kolpe honen helburua. “Venezuelak bizi duen egora gatazkatsua konpontzea soilik elkarrizketa eta akordiotik lortuko da” gehitu dute.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide