Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Iraetako VI. Tren Topaketa egingo dute datorren larunbatean. Futbol zelaiaren ondoan dagoen tren zirkuitu ondoan bilduko dira Valentzia, Bartzelona, Zamora, Nafarroa, Bizkaia edo Gipuzkoatik etorritako trenak.
Iraetako Trenak elkarteak antolatu du egitasmoa, Zestoako Udalaren laguntzarekin. Goizeko 11:00etatik 13:00era eta arratsaldeko 16:30etatik 19:00etara izango da topaketa. Bertaratzen direnek trenetan ibiltzeko aukera izango dute euro baten truke.